Aizkardi mendi taldeak Lapurdira irteera antolatu du igande honetarako. Orzaize, Baigura, Urtsuia eta Hazparneren arteko ibilbidea egingo dute. Zazpi ordu inguruko ibilaldia aurreikusi dute Aizkarditik. Izena emateko azken eguna hilaren 17a izango da. Horretarako 649 71 71 82 zenbakira deitu behar da, 20:00etatik 22:00etara. Irteera ordua 07:00etan jarri dute, Olaederra aurrean, igandean.