Samaniego-Orixe kirol eskolako kideek eskerrak eman dizkiete pasa den abenduaren 31ko Elkartasun Krosean lagundu zuten guztiei; parte hartzaileei, laguntzaileei, ikusleei eta bereziki babesleei «urteroko moduan hutsik egin gabe gure ondoan egon zaretelako». Lasterketa arrakastatsua izan zela esan dute.
Bide batez, helduen lasterketako 2, 96, 130, 149, 201, 426 eta 602 dortsalei zozketa irabazi zutela gogorarazi nahi diete eta beraiekin harremanetan jartzeko eskatu. Horretarako 943 65 10 63 telefono zenbakira deitu behar dute eta Mikel edo Lurdesengatik galdetu.