Leitzako aizkora jaialdian aldaketak egongo dira

Ataria 2013ko urtarrilaren 11

Amazabal pilotalekuan herri kirol jaialdia ikusteko aukera egongo da hilaren 13an, igandean, 12:00etatik aurrera. Hasiera batean, Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketaren kanporaketa jokatzea aurre ikusten zen, baina Ander Erasun lesionaturik aurkitzen denez, lehia atzeratzea erabaki dute. Ander Erasunek Jon Rekondo leitzarrarekin osatzen du bikotea, eta Jose Mari Olasagasti eta Donato Larretxearen aurka jokatu behar zuten Amazabalen. Lehia honetako irabazleak, finalerdietarako txartela lortuko du.

Urrezko mailako aizkolariak egongo ez dira egongo Leitzan igandean, baina bai zilarrezkoak. Bigarren maila honetan, binakako txapelketaren kanporaketa jokatuko da Amazabalen, 12:00etan. Alde batetik, Arkaitz Olano leitzarrak eta Asier Pellejero aresoarrak osatuko dute bikotea, eta bestetik, Aritz Irabazabalek eta Oihan Larretxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!