Ikastolako Zubi Musu guraso elkartetik azaldu dutenez, oraindik kirol jertseak eskatzeko aukera zabalik dago, eta horretarako epea urtarrilak 15ean, asteartean, amaitzen da. Jantziak nahi dituenak eskaerak ikastolako idazkaritzan egin behar ditu, eta bertan kirol jertseak probatzeko aukera izango da. Ikastolako eta oro har inguruko herritarrak gonbidatu dituzte arropa erostera.