Abaltzisketan eta Alegian ere, Tolosaldeko herri askotan bezala, Tolosaldea Sahararekin elkarteak urtero antolatzen duen kanpainarekin egin dute bat.
Elkarteak elikagaiak, norberaren garbiketarako produktuak eta eskolarako materiala bildu nahi ditu Saharara bidaltzeko, eta aipatu herrietan udaletxeetan utzi daitezke produktu guztiak; Alegian urtarrilaren 25a arte, eta Abaltzisketa hila bukatu bitarte.
Alegiako kasuan udaletxeko gizarte zerbitzuetara jo behar da ekarpenak egiteko 09:00etatik 13:30era. Astelehenetan bulegoa itxita egoten da. Era berean, San Juan eskolara ere jo ahalko da ikastetxearen ohiko ordutegiaren barruan.
Era berean, ekarpen ekonomikoa ere egin daiteke kontu korronte hauetan dirua sartuta:
Kutxabankeko 2101 0067 22 0011180866 eta La Caixako 2100 1758 68 0200077750.
Elikagaiei dagokienez, denbora luzean irauten duten produktuak eskatzen dituzte; lekaleak, arroza, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, azukrea, edo olioa, esaterako. Eta norberaren garbiketarako konpresak eta pixoihalak jaso nahi dituzte.