Fleming-eko ikasleak, azken asteetan, Egiptori buruz lan handia egiten aritu dira. Gaiaren inguruan gehiago sakontzeko, Karlos Almorza euskal egiptologoa joan zen 3. mailako ikasleen gelara, ikusentzunezko emanaldia ematera. Ikuskizunaren bukaeran berak asmatutako joko bat oparitu zion ikasleei. Joko honekin euskaratik antzinako egiptoarren idazkeraz idatz daiteke, hau da, idazkera hieroglifikoaz. Ikastetxetik eskerrak eman nahi izan dizkie Karlos Almorzari.