Lan duinaren eta eskubide zibilen alde mobilizazioak antolatu dituzte LAB eta ELA sindikatuek; Tolosan, Trianguloa plazatik abiatuta, giza-katea egitekoak ziren atzo, baina eguraldia medio, Zerkausian egin zuten.
Besteak beste, langabeziaren aurka, osasun publikoaren alde, lan duinaren alde nahiz Euskal Herriko lan esparru baten aldeko aldarrikapenak egin zituzten pankarten bidez.