Tolosako Beotibar frontoia beteta dago 16:30ak geroztik. XI. Mus Txapelketa Azkarra ari dira egiten, eta bikote ugarik hartu dute parte. Lehen zortzi bikoteek eramango dute saria, guztira 3.350 euro banatuko dituztelarik hauen artean. Irabazleek 1.300 euro, txapelak eta garaikurrak eramango dituzte etxera.