Larramendi auzoko festak euriarekin hasi dira

tolosa 2012ko urriaren 26a

Tolosako Larramendi auzoko festetan gaur izango bada ere txupinazoa, atzo egin zituzten zenbait ekitaldi. Hala, atzo goizean, eguraldi euritsuari aurre eginez, Uzturre mendira igo ziren 25 pertsona inguru, eta gero auzoko Plan B tabernan hamaiketakoa egin zuten (irudietan). Gauerako, Sua filmaren proiekzioa eta karaokea aurreikusita zituzten. Gaur ere egun euritsua iragarrita egon arren, gogotsu ekingo diote festei auzotarrek. 17:00etan, txokolatea banatuko dute; 18:00etan izango da txupinazoa eta ondoren buruhandiak izango dira, dultzaineroek eta trikitilariek alaituta; 20:00ak aldera hasiko da pintxo poteoa, bai txosnan bai auzoko tabernetan; 20:30ean zezen suzkoa izango da eta 23:00etan hasiko da kontzertua, Atila y los Unos eta Gargantas Desgarradas taldeekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!