Hirukide Tolosala taldea 3. Mailako ustekabea izaten ari da liga hasiera honetan. Asteburuan beste hiru puntu batu ditu Santurtziko San Jorge taldeari 7-4 irabaziz.
Hala ere, ez zen batere erraza izan garaipena lortzea. Lehen zatian talde bizkaitarra izan zen aurretik 0-1, 1-2 eta 2-3, azken segundoetan lortu zuelarik etxeko taldeak berdinketa.
Bitxikeria moduan, aipatu partidu honetan bi atezainek gola lortu zutela. Lehen zatian, atezain bizkaitarrak baloia luze aldenduz, gol bikaina lortu zuen.
Bigarren zatiak kolore laranja izan zuen hasiera hasieratik. Kikeren mutilek, partidua ondo irakurri zuten eta joko bizia eta zuzena eginaz, abantaila handitzen joan ziren markagailuan 6-3koa lortu arte.
Ordurako talde bizkaitarra atezain-jokalariarekin ari zen eta hori baliatuz Jon etxeko atezainak, lehen zatian jasotako golaren arantza atera zuen, bere atetik lortutako gol bikain bati esker.
Esan bezala, hiru puntu gehiago Hirukidekoentzat. Gauzak honela, taldea hirugarren postuan kokatu da, partidurik galdu gabe eta ilusioz gainezka liderra den Ibarrako Lauburu taldeari bisita egiteko hurrengo jardunaldian.
Jokalari eta goleatzaileak: Jon (1), Aritz (1), Artola (3), Lizartza, Guillermo, Nestor (1), Ivan, Eric, Aranburu (1), Borja eta Gorka.