http://www.youtube.com/watch?v=wSxTt3kw7Jg&feature=youtu.be
Kasino elkarteak antolaturiko Mikologialdiaren barruan, gaur azoka eta pintxoak izan dira Tolosako Trianguloan. Batetik astean zehar Kasino elkarteko bazkideak eta Tolosako ikastetxeetako gazteek bildutako perretxikoak jarri dituzte ikusgai. 280 inguru espezie sailkatu dituzte.
Bestetik, hainbat jatetxeetako sukaldariek perretxikoekin eginiko pintxoak prestatu dituzte. Iturrigoxo, Dolarea, Kuko, Martinez, Larrea, Olentzo, Iriarte, Solana 4, Peñaskal, Ilargi, Kasino, Botarri eta Astelehena jatetxeek hartu dute parte. Hojaldreak, piperrak, pistoak, brotxetak, nahaskiak, krepak... askotariko platerak izan dira aukeran.