Gaurkoa Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna da, eta ondorioz, hainbat jarduera burutuko ditu, Tolosan, Minbiziaren Aurkako Elkarteak. Batetik, Tolosako udaletxeko balkoi nagusian lazo arrosa handi bat jarri dute, eta bestetik, elkarteko boluntarioak lazo arrosak eta informazioa banatzen ari dira, Tolosa, Ibarra, Villabona eta Zizurkilgo anbulatorio, farmazia eta dendetan.