Poxpolo ta Konpainia pailazo taldea orain 12 urte hasi zen lanean, eta irudi berri bat izateko garaia dela pentsatu du.
Herrian diseinatzaile eta marrazkigile asko dagoela ohartuta, herritarren artean lehiaketa bat egingo dute eta irabazleak, irudi berriaren sortzailea izateaz gain, 400 euro eskuratuko ditu. Partaideek 16 urte baino gehiago izan behar dute; hiru proposamen bidali ahal ditzake gehienez; eta lanean Poxpolo atera behar da eta baita ‘Poxpolo ta Konpainia’ esaldia ere.
Lanak bidaltzeko azken eguna urriak 31 izango da eta poxpolotamokolo@gmail.com helbidera bidali behar dira.
Erabakia azaroaren 9an jakinaraziko dute.