Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia kondenatu du Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendari ohiaren tortura salaketak ez zituelako behar bezala ikertu. Giza Eskubideen Konbentzioaren 3. artikulua urratu duela dio ebazpenak, eta 24.000 euroko ordainsaria ematera zigortu du Espainia: 20.000 kalteengatik eta 4.000 auziaren kostuengatik.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak gaur jakinarazi du Espainiako Justiziak Martxelo Otamendik Egunkaria auzian egindako tortura salaketak ez zituela ikertu. Otamendi BERRIAko zuzendari eta Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendari ohiak 2008an jo zuen Estrasburgora, Espainiako auzitegietako bide guztiak agortu ondoren.
Hona hemen Berria egunkariak argitaratutako albistea, non Martxelo Otamendik grabatutako bideoa ikusi daitekeen