Bezeroek ere badute saririk

tolosa 2012ko urriaren 12a

Aralar Kirolak dendak teta Txindokiko Itzala abentura parkeak elkarlanean antolatutako zozketak baditu saridunak: Migel Bermudez (ezkerrean) eta Iker Martinez. Azken honek ezin izan du saria jaso eta Sonia Gonzalez emazteak (eskuinean) jaso du. Irabazleek Irizar Azpikoan aterpetxean asteburuko egonaldi bat, Txindokiko Itzaleko zuhaitz parkeko sarrerak eta Aralar Kirolakek eskainitako 150 euroko bonoa irabazi dute. Zozketaren arrakasta ikusita neguko denboraldian ere beste zozketa bat egingo dute. Oraingoan eskiatzera joateko asteburu bat eta fondoko eski ikastaro bat eskuratu daiteke. Aralarreko edozein dendetan erosketa eginda parte hartu ahal da zozketan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!