Tolosako musika eskolaren parean, Rondilla kalean, ezustekoa jaso du oinezko bat baino gehiagok gaur goizean. Izan ere, ahuntz bat agertu da solte bertan. Udaltzaingoak pixkana mendia aldera eraman du. Zehazki, herriguneko tren geltokiaren bestaldera dauden larreetara eraman du.