Onddoekin egindako tartaleta, KM 0 ekimeneko protagonista

tolosa 2012ko urriaren 6a

Perretxiko garaia da, jendea hasi da jada mendira joaten 'udazkeneko loreen' bila, eta Tolosako larunbateroko azokan ere nabaritu da hori. Postu bat baino gehiagotan ikusi ahal izan dira perretxiko mota desberdinak, eta baita onddoak ere. Azken hauek izan dira, gainera, gaurko KM 0 ekimeneko protagonistak. Izan ere, Tolosako Botarri jatetxeko Txemari Esteban eta laguntzaile bat izan dira Zerkausian, onddoak prestatzen. Botarri jatetxeko sukaldariek onddoekin egindako tartaletak prestatu dituzte, patata zukuarekin eta baratxuri beroekin lagundurik banatu dituzte herritarren artean. Garaiko produktuak dastatzeko ezinhobea izan da, hortaz, Tolosako Zerkausian, gaur goizean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!