Pasa den larunbatean, David Azurzak zuzentzen duen emakumezkoen Hodei abesbatzak Santa Klara elizan abestu zuen Felipe Gorritiren Meza Re Maiorrean, Gerardo Rifon organistarekin. Mezetarako obra hau, 1889. urtean idatzi zuen Gorritik, Santa Mariako organo berriaren inaugurazio ekitaldirako. Larunbateko emanaldiarekin, beraz, Santa Klara Komentuaren 400. urteurrena eta, era berean, Hodei Truk abesbatzaren 25. urteurrena ospatu zituzten.