Gaur eta bihar festa giroa nagusituko da Aldaban. Gaur eman diote hasiera festei, eta eguerdian, besteak beste, hamaiketakoa eta toka txapelketa izan dituzte. Arratsaldean, 18:00etan karta txapelketa eta haur txokoa izango dituzte eta 21:30ean zahagiardoa.