Asteburuan ospatuko dituzte Aldabako jaiak

Imanol Garcia Landa 2012ko irailaren 27a

Bi egunez, larunbatean eta igandean, ospatuko dituzte Aldaban Mikel Goiangeruaren jaiak. Larunbatean, 11:00etan hasiko dira txupinazoarekin. Ondoren, meza nagusia, hamaiketakoa herritarrentzat eta toka txapelketa izango dira. Arratsaldean, karta txapelketa eta haur txokoa izango dute. Gauean zahagiardoa antolatu dute, hau da, jai batzordeak sagardoa eta ardoa jarriko dute, eta janaria norberaren kontu izango da. Laja eta Mikel trikitilarien erromeriarekin emango diote bukaera lehenengo egunari.

Igandean meza nagusiarekin hasiko dute eguna, 11:00etan. Eguerdian IV. Txirrindulari Igoera izango da eta ondoren herri bazkaria egingo dute. Jarraian, Joseba eta Iban Maiz trikitilariek eta Endika Igartzabal eta Gorka Maiz bertsolariek girotuko dute bazkalostea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!