Lara Arruabarrena munduko 100 tenisten artean

tolosa 2012ko irailaren 11

Lara Arruabarrena tenista tolosarra munduko 100 tenista onenen artean sailkatu da, lehen aldiz. Hain zuzen ere, 91. postuan dago WTA zerrendan, 745 punturekin. US Openeko estreinakoa eta lehen kanporaketa irabazi ondoren sartu da tolosarra Top 100 zerrendan. Bestalde, Uzbekistanen garaipen berri bat eskuratu zuen Lara Arruabarrenak atzo. Jana Cepelova eslovakiarra garaitu zuen bi setetan  (6-1 eta 6-2) Tashkent txapelketako lehen proban. Txapelketa hori WTA zirkuituaren baitakoa da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!