2009az geroztik urtero egiten duten moduan, aurten ere biztanleei doako ikastaroak eskainiko dizkie DYAk, datorren irailaren 8ra bitarte.
Aurtengo gaia, ‘Osasuna eta Istripuen prebentzioaren astea’ izango da, eta honako gaiak landuko dituzte: ohiko larrialdiak, hesgailuen oinarrizko tailerra, etxeko istripuen prebentzioa, bihotz-biriken suspertzea, bihotzaren zaintza eta moto istripu baten simulazioa.
Saio guztiak, Larramendiko 7. zenbakiko egoitzan izango dira, 19:00etatik 21:00etara; larunbatekoa, ordea, 12:00etatik 13:00era bitarte burutuko dute.
Izena emateko, 943 46 46 22 telefonora dei daiteke, edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera idatzi.