Laskorain Ikastolak, Euskaraz Bizi proiektuaren barnean, udako ludoteka antolatzen du 2 eta 8 urte arteko haurrentzat. Guztira 240 haur izan dira, 30 begiralekin. 8 eta 12 urte bitartekoak Euskaraz Bizi udalekuetan parte hartu dute. «Euskaraz ikasteaz gain, euskaraz bizitzeko aukera egiteko bultzada moduan sortu zen Euskaraz Bizi proiektua», ikastolatik azaldu dutenez. Gaur amaituko da ludoteka, azken eguneko festa eta hamaiketakoarekin.