Aizpurua II.ak Juaristiren aurka jokatuko du Previa Kutxaren finala

Ataria 2012ko uztailaren 26a

Aizpurua II.a tolosarrak Previa Kutxa 2012 txapelketaren finala jokatuko du, Juaristiren aurka. Erremonte jaialdia 17:00etan hasiko da Hernaniko Galarraga pilotalekuan, eta bertan, asteazkenean aukeratutako pilotekin ariko dira bi finalistak.

Aizpurua II.ak 133 gramoko pilota bat, 132ko bi eta 131ko bat aukeratu zituen. Aukeraketaren ondoren, sakearekin mina egiteko moduko piloten bila joan zela azaldu zuen atzelari tolosarrak. Finala irabazteko faboritoa Juaristi zarauztarra den arren, Aizpurua II.a ezustekoa emanda sartu da finalean, eta aurrera jarraitzeko asmoz egongo da.

Finala irabazten duenak, banakako txapelketan parte hartzeko aukera edukiko du, bost handiekin batera, hau da, Ezkurra, Urriza, Zeberio II.a, Urrutia I.a eta San Migelekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!