Tolosaldeko telebistak, 28 Kanalak, Tolosako Frontoi jatetxean ospatu zuen 5. urteurrena pasa den ostegun gauean. «28 Kanala duela 5 urte hasi zen emititzen eta ibilbide luze honetan lagungarri izan ditu hainbat udaletxe, kultur eragile eta pertsona, bezero eta abar. Horregatik, hauei guztiei eta ikusentzule guztiei eskerrak eman nahi izan diegu», azaldu dute. Jaian bideoak ikusi ahal izan ziren, Manent taldeak bi abesti eskaini zituen, eta bukatzeko, Gorrotxategi anaiek bereziki egindako tarta erraldoi bat erakutsiz bukatu zuten (lehen irudia). Ondoren, Frontoi jatetxeko Roberto Ruiz eta Illargiko Mireia Carcelleren eskutik, bertaratutakoak pintxo ugariz gozatu ahal izan zuten (azken irudia). 28 Kanaletik eskerrak eman nahi diete Tolosaldeko biztanle guztiei. hitza