Iurreamendi auzoa, festetan murgilduta

tolosa 2012ko uztailaren 7a

Tolosako Iurreamendi auzoko festetan atzo izan zen egun nagusiena. Txupinazoa bota eta gero, entzierroa izan zen eta haurrak gustura aritu ziren zezen gurpildunen aurrean korrika. Gaur bukatuko dira festak. 19:00etan, auzoko lehen krosa egingo dute, batez ere, emakumeen parte hartzea bultzatzeko asmoz. Ondoren, 21:00etan, afaria egingo dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!