Lizardiren oroitarriaren bueltan

tolosa 2012ko uztailaren 5a

Irakurle batek Tolosako Urkizun dagoen Lizardiren omenezko oroitarriaren inguruan egiten ari diren pistaren argazkiak bidali dizkio Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzari. Irakurle honek nahiago ditu bidezidorrak mendiko pistak baino eta horregatik egin du salaketa. hitza Tolosako Udalarekin jarri da harremanetan eta bertan, bidea pribatua dela azaldu dute. «Inguruko baserritar batek lursail batetik egurrak ateratzera doa, eta mendi pistak erabiliko baditu ere, beste leku batzuetara iristeko bidea egin behar du», azaldu dute. Une honetan lanak geldituta daude baimenak bideratzen ari direlako eta jabeak zenbait baldintza bete behar dituelako. «Udalean badugu herri bideen inbentarioa, non bide publikoak zeintzuk diren azaltzen den, eta bide hori pribatua da, nahiz eta jendeak leku batzuetara iristeko erabiltzen dituzten, eta jabeei ez zaien inporta, baldin eta bidea txukun uzten bada, ez badituzte arazoak sortzen...», esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!