Txoko 33 taldeak irabazi du Tolosa Kup txapelketa

tolosa 2012ko uztailaren 3a

28 taldek parte hartu dute Tolosa Kup txapelketan eta Txoko 33 taldeak irabazi du. Finalean The Patxis taldeari 3-2 irabazi zion. Hirugarren postuan The Bajalis taldea sailkatu zen eta laugarrenean 30 Xentimo. Talde mistoentzako saria Plaza Criztales taldeak jaso zuen.

Arsenal elkarteak antolatu duen XXIV. San Joan Areto Futbol Txapelketaren finalak jokatu dira asteburuan Usabal kiroldegian. Nesketan, alebinetan, Izarrak, Lehoiak, Bai o Bai, eta Berastegi Baserritarrak izan dira lehenengoak; benjaminetan, Zurrunbiloak, Ibartarrak, Hirukideko neskatxak, eta Asteasu. Mutiletan, alebinetan, Iurre Taberna, Seikin, Tximistak Samaniego, eta Amets Taberna izan dira lehen lauak; benjaminetan, Nekaezinak, Samaniego X-Box, Tximistak Laskorain eta Tximistak Hirukide.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!