Tolosako Aranburu jauregian 300 gora artistek euren artelanak erakusgai dituzte. Kultur tailerretan parte hartu dutenek eta Goienetxe fundazioko eguneko zentroaren erabiltzaileek zintzilikatu edo jarri dituzte euren obrak: margolanak, komikiak, eskulanak, argazkiak, ehoziriak eta zeramika. Asteartetik larunbatera izango da zabalik, 17:30etik 20:30era, uztailaren 7a arte.