Larramendiko lurperatzearen inguruko erabakia, gertuago

tolosa 2012ko ekainaren 16a

Tolosako Larramendi auzoko bizilagunak 09:00etan hasi dira bozkatzen. Arkaute etxean dago boza emateko aukera, eta 20:00ak arte izango dute bertaratzeko aukera. Gutxi gorabehera 1.700 bizilgunek dute bozkatzeko aukera, eta bi proiekturen arteko aukeraketa egin behar dute: lurperatzearen alde (A proposamena) edo lurperatzearen kontra (B proposamena). Hautes-mahaian Larramendi Bizirik plataformako (lurperatzearen kontra dagoena) eta lurperatzearen aldeko bizilagun taldeko kideak daude, Nola Eskola aholkularitzako kide batekin batera. 22:00ak aldera jakingo da bizilagunek zer erabaki duten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!