Tolosako Larramendi Bizirik plataformako kideek jaia antolatu dute gaur goizean auzoan. Auzotarrei eta oro har tolosarrei, zer nolako auzoa nahi duten galdetu die. Bertaratu direnek euren nahia marrazkietan agertu dute, eta ondoren, errepidearen ondoan zintzilikatu dituzte marrazkiak. Larramendi Bizirik lurperatze proiektuaren aurka dago, eta hurrengo larunbatean egingo den galdeketan parte hartzera gonbidatu ditu auzotar guztiak, eurekin bat eginaz.