‘Titirijuegos’ ikuskizun parte-hartzailea izango da, bihar, Topic zentroan

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko ekainaren 8a

Los Duendes antzerki talde valentziarra Topic zentroko oholtzan izango da, bihar, 18:30ean, Titirijuegos obrarekin. Hiru urtetik aurrerako haur eta gaztetxoei begirako antzerkia da, eta Willy iratxoa izango da protagonista; Terramar izeneko lurralde sorgindutik ipuinak hartu eta haurrei kontatzen dizkie berak.

Topic-eko antolatzaileek azaldu dutenez, Alberto Cebreirok zuzentzen duen konpainiaren obrako gertakizunak sinpleak dira, baina ikus-entzuleen parte-hartzea erabatekoa izatea lortzen dute Los Duendes taldekoek. Horrela beraz, haur eta gaztetxoek istorioko haria gidatuko dute, nolabait.

Aipatzeko da, Los Duendes taldeak Terrassa-ko (Herrialde Katalanak) txotxongilo jaialdiko ikuskizun onenaren saria jaso zuela antzezlan honekin, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!