Bedaioko VI. Mendi eta V. BTT ibilaldiak hilaren 17an, igandean, izango dira. Artubi kultur elkarteak antolatzen du mendi egun hau, eta ahalik eta zerbitzu egokien ematearren parte hartzaileei aurretik izen ematea eskatzen dute. Krisi garai honetan honelako ekitaldiak antolatzeak bere ardura puntua du, eta ez dute parte hartzaileak janaririk gabe geratzea nahi.
Izen ematea irekita dago, eta www.bedaio.com webgunean, mendimartxa@bedaio.com helbidera idatziz edo 620 199 166 telefonora deituz egin daiteke. Izena ematen duenak 10 euro ordaindu beharko du.
Oinezkoen irteera ordua 07:30ean eta BTT ibilbidearen irteera ordua 08:30ean izango dira, frontoitik. Ibilbidean Artubi, Azkarate edota Añi igoko dituzte. Oinezkoek 6-8 orduko ibilaldia eta BTTkoek 4-5 orduko proba gogorra izango dute. Bost kontrol gunetatik pasa beharko dute parte hartzaileek.