Lore eta landareez gain, artisauak hartu ditu Tolosak

tolosa 2012ko ekainaren 2a

Lore eta landareek Trianguloa plaza eta artisauek San Frantzisko pasealekua hartu dituzte. Lore eta Landare azoka dela eta, Hamabost lorezainek jarri dituzte beren postuak eta kolore biziz alaitu dute Trianguloa.

Bertaratu direnek, askotariko lore eta landareak izan dituzte, ikusi edota erosteko.

Artisauak, berriz, atzotik daude Tolosan. Gaur egun guztia egon ostean, bihar 14:30eak arte egongo dira ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!