Bihar amaituko da Nikaraguari eskainitako Amarozko merkatu txikia

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko maiatzaren 24a

Urteroko moduan, Amarotz Auzo Elkarteak Nikaraguako emakumeen zentro bat laguntzeko merkatu txikia antolatu du.

Bihar arte zabalik izango da merkatu txikia, 16:00etatik 19:00etara bitarte, Amarozko auzo lokaletan, osasun zentroaren alboan.

Malpaisillon (Nikaragua) dagoen emakume antolatuen zentroa bideratuko dute merkatu txikian bildutako guztia, eta arduradunek tolosar guztiak gonbidatu nahi dituzte laguntzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!