Mendikute eta Amaiurko gazteluak ezagutuz

tolosa 2012ko maiatzaren 22a

Hilabete hasieran hasi ziren, Tolosako Lizardi kultur elkarteak antolatutako Nafar Estatua Gogoan egitasmoko jarduerak. Osteguneroko hitzaldiez gain, beste hainbat irteera eta txango ere antolatu dituzte, eta egitaraua amaierara iristen ari dela, pasa den asteburuan bi mendi irteera egin zituzten. Larunbatean, 10:00etan Mendikuteko gaztelua aitzakia hartuta, Gipuzkoako nahiz Nafarroako hainbat gazteluri buruzko hitzaldia eskaini zuen Juantxo Agirre Mauleonek, Urkizu auzoko Alur txiki elkartean. Antxon Bandresen omenaldia ere egin zuten, eta hura gogora ekartzeko panela jarri dute Urkizuko elkartean; handik, Mendikutera ibilaldia egin zuten. Igandean, berriz, egun osorako txangoa antolatu zuten. Goizean, kafearekin batera, Juantxo Agirre Mauleon arkeologoak proiekzioa eskaini zuen Amaiurko Gaztelua elkartean, jarraian bisitaldiarekin jarraitzeko. Ibilaldia amaitu eta gero, talo dastatzea izan zuten joan ziren 30 lagunek, eta azkenik, bazkariarekin borobildu zuten eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!