Txapin Festakoak animatu dira baltsa jaitsiera egitera

tolosa 2012ko maiatzaren 19a

Txapin Festaren egitaraueko ekitaldi ausartena burutu dute hamabost bat gaztek: Oria ibaian egindako baltsa jaitsiera. Hotzari aurre egin diote, eta askok jaitsiera baltsen gainean baino uretan murgilduta egin dute. Elkarrekin bazkaldu ostean, bertsolariak entzun eta jokoak egiteko aukera izan dute Txapin Festako gazteek. Afaltzeko geldialdia egin ondoren, gauean kontzertuak izango dira eta herriko zenbait tabernetan DJek musika jarriko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!