Oriako taldekoak bigarren eta hirugarren, erlojuaren aurka

Ataria 2012ko maiatzaren 16a

Oriako-Limousin taldeko txirrindulariek erlojuaren aurkako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten aurreko asteburuan. Infantil mailan Oriakok bigarren postua lortu zuen.  Ondorengo bost txirrindulariek hartu zuten parte proban: Aitor Zurdo, Luis Mari Garikano, Asier Aiertza, Ibai Urbieta eta Unai Iribar. Alebin mailan Oriakok Laskorain ikastola izenarekin parte hartu zuen eta hirugarren postua eskuratu zuen. Iker Lakunza, Iñaki Diaz eta Ander Tejedor izan ziren lehiatu ziren hiru txirrindulariak.

Bestalde, kadete mailakoek Zumaian izan zuten lasterketa eta Oriakoko Xabi Contrerasek bigarren egin zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!