Tolosako XI.Herri Duatloian 117 lagunek parte hartu dute

tolosa 2012ko maiatzaren 15a

Tolosako XI. Herri Duatloia izan zen, larunbatean. Javier Urkolaren omenez antolatzen du Tolosaldeko Triatloi Taldeak lasterketa, eta antolatzaileen esanetan, «oso ondo atera zen dena». Guztira 117 partaide izan ziren: proba nagusian 66 lagun eta Duatloi Txikian (10 urtez behera) 51 haurrek hartu zuten parte. «Plaza Berrian eta Tolosako Alde Zaharrean giro aparta», izan zen.

Nesketan, Idoia Labaien izan zen lehena eta mutiletan, Iker Manso. Bikoteka, Eva Pelaez eta Josean Alberdi izan ziren lehenak. Artetxe, Alzate, Barriola, Goitia eta Unanue taldeka, eta aipamen berezia Urkola-Etxetxipia eta Mujika-Dumall familian parte hartu zutenei.

Sailkapena

NESKAK

1. Idoia Labaien (Tolosa)

2.Marikarmen Dorronsoro (Albiztur)

3.Itziar Lekuona (Zizurkil)

MUTILAK

1.Iker Manso (Tolosa)

2.Endika Erregerena (Donostia)

3.Juanmari Juez (Zumaia)

BIKOTEKA

1.Eva Pelaez etaJosean Alberdi (Andoain/Zizurkil)

2.Estitxu Kortajarena eta Oier Aranzabal (Tolosa)

3.Nagore Salaberria eta Kike Zinkunegi (Irura)

TALDEAK

1.Aritz Artetxe, Andoni Alzate, Koldo Barriola, Ion Goitia etaXabi Unanue (Tolosa)

AIPAMEN BEREZIA

Urkola-Etxetxipia (Tolosa) eta Mujika-Dumall (Asteasu), familiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!