Gazteen sexu kezkak ‘Lotsa gabe’ antzerkian

tolosa 2012ko maiatzaren 4a

azteen sexu arazoak nahiz kezkak hizpide izango dira, gaur Leidorren eskainiko duten Lotsa gabe antzezlanean.

Inolako konplexurik gabe, hainbat galdera aireratuko dituzte pertsonaiek, umorez eta lotsagabekeriaz.

Ainara Ortega, Asier Oruesagasti, Kepa Errasti, Oihana Martitorena eta Erika Olaizola ariko dira oholtza gainean, 20:30etik aurrera.

Ana Pimentarena da jatorrizko testua, eta antzezlaneko zuzendaria, berriz, Dorleta Urretabizkaia da. Sarrera doan izango da, Kutxaren laguntzaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!