Hirugarren errepublika aldarrikatu dute

Imanol Garcia Landa 2012ko apirilaren 14a

Tolosako Foro Errepublikarrak deituta, eta gaur Eibarren errepublika aldarrikatu zela 81 urte betetzen direla-eta, ekitaldia egin dute Tolosako hilerrian, frankismoaren biktimen omenez jarritako oroigarrian. Garbiñe Biurrunek eta Jesus Mari Penillak hitz egin dute, eta besteak beste, hirugarren errepublika aldarrikatu dute. Ondoren  egin dute lore eskaintza, eta lehenengoa Ibai Iriarte Tolosako alkatea izan da. Ondoren zenbait herritarrek utzi dituzte loreak oroigarriaren aurrean. Guztira 30 pertsona inguru elkartu dira, tartean zenbait alderdietako kideak.

Oroigarrian eginiko ekitaldiaren ondoren, Trianguloa plazan izan dira Foro Errepublikarraren kideak banderak eta pinak salduz, eta hirugarren errepublika aldarrikatzeko mozio bat aurkezteko sinadurak biltzen. Eguneko ekitaldiekin amaitzeko, bazkaltzeko bildu dira Fronton jatetxean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!