Haur liburutegian Miriam Mendoza ipuin kontalariaren beste saio bat izan dute. Haurrei ez ezik, gurasoei ere zuzentzen zaie ipuin kontaketa. Izan ere, liburutegian dauden zenbait liburu erabiltzen ditu Mendozak ipuinak kontatzeko. Hala, gero gurasoek ipuin horiek etxean nola kontatu ditzaketen jasotzen dute.