Emaitza onak lortu dituzte judoka tolosarrek Gipuzkoako txapelketan

tolosa 2012ko apirilaren 3a

Gipuzkoako infantil mailako judo txapelketa jokatu berri da, eta tolosarrek emaitza onak lortu dituzte, hiru urrezko domina eta zilarrezko eta brontzezko bana lortuta itzuli baitira etxera.

Enara Amianok maila ona erakutsi zuen lehiatu zen sei probetan, eta urrea eskura izan bazuen ere, brontzearekin konformatu beharra izan zuen.

Eider Calahorra bigarren geratu zen 57 kilokoan. Fin aritu zen, eta zilarra galtzear izan bazen ere azkenean eutsi ahal izan zion.

Lesioaren ondorioz Ane Larrea hainbat hilabetez lehiatu gabe egon ondoren, 63 kilokoan aritu zen, eta Gipuzkoako txapelketa lortu zuen.

Iurre Iraola «ohi bezala» ziurtasunez eta indartsu lehiatu zen, eta «erraztasunez» lortu zuen urrea.

Bestalde, Ruben Lekuonak ere urrea lortu zuen, 60 kilotan. Erregulartasunez aritu zen txapelketa osoan zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!