Txotxongilo tailerra eta antzezlana, etzi Topic-en

tolosa 2012ko martxoaren 28a

Txotxongiloaren Egunaren harira, etzirako txotxongilo tailerra antolatu dute, 17:30ean, Topic zentroan. 943 65 04 14 zenbakian aurretik izena emanez gero, sarrera doan da. Bestalde, Antzerkiaren Eguna dela eta, ostiralean bertan eta Topic zentroko aretoan, Teatro Estudiok El chico de la ultima fila antzezlana emango du. Sarrerak zazpi euro  balio du. Festa batekin bukatuko dute eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!