Bizilagunek diotenez, eraildako emakumeak eta bere bikoteak istilu asko izaten zituzten

tolosa 2012ko martxoaren 26a

HITZAk atzo arratsaldean Tolosan eraildako emakumearen bizilagunekin hitz egiteko aukera izan du, eta hauek bikoteak askotan istiluak izaten zituela esan dute.

Bestalde udalak azaldu duenez, 11:30ean bilera egingo du udaletxean Berditasun sailarekin, Bilgune Feministarekin  eta Berdinbide taldearekin batera. Gaur arratsaldean ere, 19:30ean, erailketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute Trianguloan, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

 

Elena Cal, gogoan

Tolosaldean 2010ean ere emakume bat erail zuten, Elena Cal. Urterrilean izan zen erailketa, eta Tolosako Udalak persona non grata izendatu zuten hiltzailea, Pablo Jorge Simao. Fiskalak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu zuen arren, epaileak hiru urte eta erdiko zigorra ezarri zion, «erailketa aurrez pentsatu gabea eta zuhurtziagabekeriazko homizidioa» izan zela leporatuz. Gaur egun, bi urte kartzelan pasa eta gero, Tolosan bizi da Pablo Jorge Simao.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!