Herrira Eguna ospatzen ari dira Tolosan, egun guztian zehar

Ataria 2012ko martxoaren 24a

Euskal preso eta iheslariei elkartasuna agertzeko, Herrira Eguna antolatu dute Tolosan. Egun guztian zehar ekitaldiak egongo dira. Goizean banderolak erosteko aukera egon da Trianguloan, eta ondoren manifestazioa egin dute 200 lagun inguruk. Herri bazkariaren ondoren, 18:00etan, kalejira egingo dute, eta 22:00etan kontzertuak hasiko dira Plaza Berrian: Desordutan, Glaukoma Sound System eta Laket taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!