Bertso-zakuto afaria egingo dute Lizardi elkartean, ostiralean

tolosa 2012ko martxoaren 14a

Lizardi elkartearen eta Galtzaundiren arteko elkarlanaren ondorioz, hilaren 16an, ostirala, Bertso-zakuto afaria egingo dute Lizardi elkartean. «Bertso ezagun eta ezezagunak» abesteko aukera dela diote antolatzaileek.

Antton Iztueta altzotarra da ekimenaren bultzatzailea, eta bertan «zakutotik atera eta jendearen aho-belarrietan ipiniz, denak elkarrekin ondo pasatzea» da helburua. Bertso zakutoan musikatutako bertsoak eta musikatu gabekoak biltzen dira, hau da, aspaldiko bertsolarien bertso musikatuak (Bilintx, Xenpelar, Txirrita, Pello Errota…) eta gaur egungo (Lizaso, Lujanbio, Egaña, Peñagarikano) bertsolarien zenbait bertso, bertsozaleen ahotan jartzeko. Afarian parte hartzeko txartelak Xirimiri eta Orbela tabernatan eta Galtzaundi Euskara Taldearen bulegoan daude salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!