Hodei Truk abesbatzak igandean ekingo dio 25. urteurreneko ospakizunei

tolosa 2012ko martxoaren 9a

Hodei Truk abesbatzak igande honetan, hilak 11, Donostiako Zorroagako elizan kontzertu bat emango du, Pasaiako abesbatzarekin batera, Zorroaga Fundazioak antolatuta. Ekitaldi horrekin hasiera ofiziala emango diote Hodei Truk abesbatzaren 25. urteurrenari. Igandeko kontzertua 11:00etan hasiko da, eta Hodei Trukeko talde guztiek parte hartuko dute: Hodei Truk Hirukide, Hodei Truk eta Hodei, nesken taldea. Denak David Azurzaren zuzendaritzapean ariko dira eta Aitor Iraolak pianoarekin lagunduko die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!