Oargi mendi elkarteak GPS ikastaroa antolatu du hilaren 12, 14, 16 eta 17rako. Hilaren 12, 14 eta 16ean, 19:30etik 21:00etara izango da Oargi elkartean. Larunbat goizean, hau da, hilaren 17an, 09:00etatik 13:00ak izango da saioa, eta kasu honetan, mendian ibiliko dira. Ikastaroa egiteak 55 euroko kostua izango du, eta ikastarorako behar den material guztia bertan sartzen da.
Ikastaroa aurrera ateratzeko gutxienez bost lagun behar dira eta gehienez hamar. Izena emateko, info@oargi.org helbide elektronikora idatzi beharko da. Izena emateko azken eguna, gaur, hilak 8 izango da.