Mikel Urdangarinen doinuak eta Traspasos dantza taldearen mugimenduak bat egiten dute Nora ikuskizunean. Ostiralean, martxoak 2, Leidor aretoan egingo dute emanaldia, 20:30ean. Proiektu berri horretan, «bat egingo dira bi adierazpen motatan, ikus-entzuleek hainbat sentsazio lortuko dituzten bi hizkuntz unibertsalen bidez», azaldu dute emanaldiaren arduradunek.
Mikel Urdangarinek gitarra eta ahotsa jarriko ditu, eta bere ondoan izango ditu Nika Bitchiashviliren biolina eta Koldo Uriarteren pianoa. Traspasos dantza taldea sei kidek osatzen dute: Marga Arroyo koreografoa eta dantzaria, Gema Espinosa koreografoa, Idoia Blanco dantzaria, Ainara Biteri dantzaria, Nagore Sagardui dantzaria eta Eider Mendizabal dantzaria. Sarrerak aurretik eros daitezke www.kutxa.net helbidean.